lunes, 21 de noviembre de 2016

SUSTAPEN PLANGINTZA




Kanpo-harremanak

      Duela gutxirarte, Euskal Pilotak izugarrizko pisua izan zuen Euskal Kirolean. Egun ordea, jarduleen kopurua orokorrean asko murriztu egin da, eta gainera, emakumea Euskal Pilotan aritzea oso komuna ez izateak are gehiago zaildu du emakumezkoen barneratzea.

    Egoera honi aurre egiteko, pilotari emakumezko baten irudia nolabait normalizatu eta zabaldu beharra dugu.  Izan ere, oraindik ere toki askotan ikusten den “gizonezkoen kirolaren” ideia ezabatzea ezinbestekoa da, pentsaera horrek neska asko Euskal Pilotatik aldentzen ditu eta.

    Modu honetan, Euskal Pilotan jolasten duten  emakumkezko pilotariak badirela erakustea da gure helburua, batez ere gazteengan “emakumea pilotari” ideia zabal dadin. Horretarako, Uribekostako ikastetxeei eskaera fromal bat egin zaie aipatutako helburua duten hitzaldiak emateko, posiblea bada, proiektuaren aldeko emakumezko pilotari profesionalen kolaborazioarekin.
     
Entrenamendu plana

Modalitateak eta antolakuntza

        Praktikatuko diren modalitateei dagokionez, Euskal Pilotako modalitate asko galtzen ari direla jakinda eta eskura ditugun instalazioak kontuan harturta, frontoi motzean zein luzean praktikatzen diren jokamolde guztiak proposatuko dira denboraldia hasi baino lehen: eskupilotakloak, palakoak, xisterakoak, joko garbia, erremontea eta frontenisa.

Ondoren, lau partaide edo gehiago dituzten modalitateak aurrera eramango dira, Bizkaiko Euskal Pilotako Federazioak eta Uribekostako udaletxeek babestuak. Erakundea beraz, guztiz publikoa izango da, inolako intres ekonomiko partikularrak bilatzen dituena, soilik Euskal Pilotaren eta konkretuki emekumezkoen barneratzea bilatzen duena.

Emakumeen partaidetza are gehiago sustatzeko, binakako jokamoldeetan bikote mistoak onartuko dira, nahiz eta gero partidu ofizialak jokatzeko aukerarik ez izan. 

Ariketak 

Entrenamenduari begira, kategorien zein jokalarien mailaren araberako ariketak egiteko konpromesua hartzen dugu, ludikotasunean eta interakzioan oinarritutako entrenamenduen bidez pilotarien jokatzeko eta hobetzeko nahia bermatuz. Era berean, modelo horizontal bat erabiliko da, kirol joko ezberdinak erabiliz. 

             Irizpide honekin jarraiki, entrenamneduan egingo diren ariketak lau alditan sailka ditzakegu:
  • Lehenego aldikoak: Pilotan lehen aldiz aritzen diren eta honen ezaugarriak (materiala, kokapena, arauak...) ezagutzen ez dituzten jokalarientzat orientatuak. Gehienak jarduera psikomotorrak edo laguntasunezkoak izango dira, adibidez, pilotaren botea ezagutzeko ariketak.
  • Bigarren aldikoak: Jarduleak pilotarekin lehenengo kontaktua euki eta gero, denboraren eta espazioaren kudeaketarako ariketak egingo dira, jarduera gehienak laguntasunezkoak izango direlarik. Era hoentan, pilota frontisaren zonalde jakin batera botazea ariketa apropos bat izango litzateke adibidez. 
  • Hirugarren aldikoak: Espazioa eta denbora kontrolpean eukita, aurakriaren zihurgabetasuna, kodifikazioa eta deskodifikazioa ezagutzea garrantzitsua da. Horretarako, joko moladtuak  edo bat baten kontarko partiduak egingo dira.
  • Laugarren aldikoak: Aurreko faktore guztiak kontrolpean izanda, binakako jokamoldeetan kidearekin ondo konplementzatzeak eta errolak ezagutzeak berebiziko garratzia du, taldeko dueluen bitartez hobetu daitekeena. 


Instalazioak

Honakoak dira entrenamendu zein partiduetan erabiliko diren frontoiak (guztiak estaliak):  

Frontoi motzak

Hauetan, eskupilotako modalitateak, pala motza, larruzko paleta, gomazko paleta, joko garbia eta frontenisa praktikatuko da, beti ere modalitate hauetarako taldeak sortu badira:
·       
        Gorlizko Frontoi Munizipala.  
·              Sopelako Frontoi Munizipala.
·              Urdulizeko Frontoi Munizipala.
·              Berangoko Frontoi Munizipala.

Frontoi luzea

Kasu honetan, frontoi luze bakarra dago eskuragarri, eta honetan, pala banaka, binaka, zesta punta banaka, binaka eta erremontea praktikatuko da:
·       
         Plentzaiko Jai-Alai Frontoia.

Giza baliabideak

Proiektua aurrera eramateko beharrezkoak izango diren pertsona eta material kopurua, sortutako talde kopuruaren araberakoa izango da. Jadanik, eskupilotan eta palan jarduteko prest dauden entrenatzaileak aurkitu ditugu, baina esan bezala, ateratzen diren talde eta modalitateen arabera kontratatuko dira.

Entrenatzaileetaz aparte, Uribekostako talde berri hauen koordinatzailea aipatutako udalek hautatuko dute, haren betebeharra entrenamenduen eta partiduen ordutegia eta jokalekua eta egite administratiboak kudeatzea izango delarik. Baita ere,  instalakuntzen mantenimendurako loangileak kontratatuko dira.   

Tarifak

Esan bezala, proiektuak ez du inolako asmo ekonomikorik. Izan ere, Sopelako, Urdulizeko, Berangoko, Plentziako eta Gorlizeko udalek aurreikusitako eta sor daitezkeen gastuak arautu, eta hauek ordaintzea hitzeman dute (entrenatzaileen eta garbitzaileen soldatak, gastu elektrikoa, eta beharrezkoa izango den material berria barene).

Denboraldi bakoitzeko: 80€

Diru osoa partiduetarako ekipazioa erosteko erabiliko da, kirol-jartseak eta horrelakoak hautazkoak izango direlarik.

Nola apuntatu?

Euskal Pilotan jarduteari ekin nahi badiozu, Sopelako, Udulizeko, Berangoko, Plentziako edo Gorlizeko udaletxeetara joan baino ez duzu. Han, eskarea-orri bat bete aritu nahi zaren jokamoldea zehaztuz, eta kito!


Irailaren 8an, blog honetan  eta udaletxeetan sortutako taldeen eta hauen partaideen zerrenda publikatuko da, baita entrenamenduen ordutegiak ere. 

































1 comentario: