Kanpo-harremanak
Duela gutxirarte, Euskal Pilotak
izugarrizko pisua izan zuen Euskal Kirolean. Egun ordea, jarduleen kopurua
orokorrean asko murriztu egin da, eta gainera, emakumea Euskal Pilotan aritzea
oso komuna ez izateak are gehiago zaildu du emakumezkoen barneratzea.
Egoera honi aurre egiteko, pilotari emakumezko baten irudia
nolabait normalizatu eta zabaldu beharra dugu. Izan ere, oraindik ere toki
askotan ikusten den “gizonezkoen kirolaren” ideia ezabatzea ezinbestekoa da,
pentsaera horrek neska asko Euskal Pilotatik aldentzen ditu eta.
Modu honetan, Euskal Pilotan jolasten duten emakumkezko
pilotariak badirela erakustea da gure helburua, batez ere gazteengan “emakumea
pilotari” ideia zabal dadin. Horretarako, Uribekostako ikastetxeei eskaera fromal
bat egin zaie aipatutako helburua duten hitzaldiak emateko, posiblea bada, proiektuaren
aldeko emakumezko pilotari profesionalen kolaborazioarekin.
Entrenamendu plana
Modalitateak eta antolakuntza
Praktikatuko diren modalitateei dagokionez,
Euskal Pilotako modalitate asko galtzen ari direla jakinda eta eskura ditugun
instalazioak kontuan harturta, frontoi motzean zein luzean praktikatzen diren
jokamolde guztiak proposatuko dira denboraldia hasi baino lehen:
eskupilotakloak, palakoak, xisterakoak, joko garbia, erremontea eta frontenisa.
Ondoren, lau partaide
edo gehiago dituzten modalitateak aurrera eramango dira, Bizkaiko Euskal
Pilotako Federazioak eta Uribekostako udaletxeek babestuak. Erakundea beraz,
guztiz publikoa izango da, inolako intres ekonomiko partikularrak bilatzen
dituena, soilik Euskal Pilotaren eta konkretuki emekumezkoen barneratzea
bilatzen duena.
Emakumeen partaidetza
are gehiago sustatzeko, binakako jokamoldeetan bikote mistoak onartuko dira,
nahiz eta gero partidu ofizialak jokatzeko aukerarik ez izan.
Ariketak
Entrenamenduari begira,
kategorien zein jokalarien mailaren araberako ariketak egiteko konpromesua
hartzen dugu, ludikotasunean eta interakzioan oinarritutako entrenamenduen
bidez pilotarien jokatzeko eta hobetzeko nahia bermatuz. Era berean, modelo
horizontal bat erabiliko da, kirol joko ezberdinak erabiliz.
Irizpide honekin jarraiki,
entrenamneduan egingo diren ariketak lau alditan sailka ditzakegu:
- Lehenego
aldikoak: Pilotan lehen aldiz aritzen diren eta honen
ezaugarriak (materiala, kokapena, arauak...) ezagutzen ez dituzten
jokalarientzat orientatuak. Gehienak jarduera psikomotorrak edo
laguntasunezkoak izango dira, adibidez, pilotaren botea ezagutzeko ariketak.
- Bigarren
aldikoak: Jarduleak pilotarekin lehenengo kontaktua euki
eta gero, denboraren eta espazioaren kudeaketarako ariketak egingo dira,
jarduera gehienak laguntasunezkoak izango direlarik. Era hoentan, pilota
frontisaren zonalde jakin batera botazea ariketa apropos bat izango
litzateke adibidez.
- Hirugarren
aldikoak: Espazioa eta denbora kontrolpean eukita,
aurakriaren zihurgabetasuna, kodifikazioa eta deskodifikazioa ezagutzea
garrantzitsua da. Horretarako, joko moladtuak edo bat baten kontarko
partiduak egingo dira.
- Laugarren
aldikoak: Aurreko faktore guztiak kontrolpean izanda,
binakako jokamoldeetan kidearekin ondo konplementzatzeak eta errolak
ezagutzeak berebiziko garratzia du, taldeko dueluen bitartez hobetu
daitekeena.
Instalazioak
Honakoak dira entrenamendu zein partiduetan
erabiliko diren frontoiak (guztiak estaliak):
Frontoi motzak
Hauetan, eskupilotako modalitateak, pala motza,
larruzko paleta, gomazko paleta, joko garbia eta frontenisa praktikatuko da,
beti ere modalitate hauetarako taldeak sortu badira:
·
Gorlizko Frontoi
Munizipala.
· Sopelako Frontoi
Munizipala.
· Urdulizeko Frontoi
Munizipala.
· Berangoko Frontoi
Munizipala.
Frontoi luzea
Kasu honetan, frontoi luze bakarra dago
eskuragarri, eta honetan, pala banaka, binaka, zesta punta banaka, binaka eta
erremontea praktikatuko da:
·
Plentzaiko
Jai-Alai Frontoia.
Giza baliabideak
Proiektua aurrera eramateko beharrezkoak izango
diren pertsona eta material kopurua, sortutako talde kopuruaren araberakoa
izango da. Jadanik, eskupilotan eta palan jarduteko prest dauden entrenatzaileak
aurkitu ditugu, baina esan bezala, ateratzen diren talde eta modalitateen
arabera kontratatuko dira.
Entrenatzaileetaz aparte, Uribekostako talde
berri hauen koordinatzailea aipatutako udalek hautatuko dute, haren betebeharra
entrenamenduen eta partiduen ordutegia eta jokalekua eta egite administratiboak
kudeatzea izango delarik. Baita ere, instalakuntzen mantenimendurako loangileak
kontratatuko dira.
Tarifak
Esan bezala, proiektuak ez du inolako asmo ekonomikorik.
Izan ere, Sopelako, Urdulizeko, Berangoko, Plentziako eta Gorlizeko udalek
aurreikusitako eta sor daitezkeen gastuak arautu, eta hauek ordaintzea hitzeman
dute (entrenatzaileen eta garbitzaileen soldatak, gastu elektrikoa, eta beharrezkoa
izango den material berria barene).
Denboraldi bakoitzeko: 80€
Diru osoa partiduetarako ekipazioa erosteko
erabiliko da, kirol-jartseak eta horrelakoak hautazkoak izango direlarik.
Nola apuntatu?
Euskal Pilotan jarduteari ekin nahi badiozu, Sopelako, Udulizeko,
Berangoko, Plentziako edo Gorlizeko udaletxeetara joan baino ez duzu. Han, eskarea-orri
bat bete aritu nahi zaren jokamoldea zehaztuz, eta kito!
Irailaren 8an, blog honetan eta udaletxeetan sortutako taldeen eta hauen
partaideen zerrenda publikatuko da, baita entrenamenduen ordutegiak ere.