martes, 22 de noviembre de 2016

GAUR EGUNGO EGOERA

1980ko uztailaren 17an jokatu zen azken erraketa-partida Madrid pilotalekuan. Harrezkeroztik, pilota jokamolde hura desagertu egin zen. Hala ere, emakumeak pilotan (palan, zesta-puntan, frontenisen…) jokatzen jarraitu du, emakume jokalarien ehunekoa gizonena baino askoz txikiagoa bada ere.

Horiek horrela, Espainiako Pilota Federazioa (FEP)  buru-belarri ari dira emakumearen eta pilotaren arteko oztopoak desagerrarazteko.


  • 2008an, barneorganigramaren barruan, “Pilota eta Emakumea” batzordea sortu zen.
  • Euskal Herriko Pilota Federazioek “Pilota eta Emakumea” egitarauak ere badituzte.
  • Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak, 2004-05 denboralditik,“Emakumea Pilotari” egitasmoa du martxan20. 
  • Nesken pilota-eskolak sortu dira, urtero “Emakumea Pilotari Eguna” ospatzen da.

http://palakoak.blogspot.com.es/2016/05/10-emakumea-pilotari-eguna-iruran.html


GAUR EGUNGO PILOTARI OSPETSUAK 

  • Maite Ruiz de Larramendi: Brontzesko domina 1994ko Frantziako mundialean, Urrezko domina 1998an Mexikon, Zilarezko domina 2002an Pamplonan, Zilarezko domina Mexikon 2006an, Urrezko domina 2010ean Frantzian (gainera, pilotari hoberena izendatu zuten) eta 2014an Mexikon zilarezko domina. 
12 -10-2010 (Carlos Zuluaga)

  • Iratxe Ibarra eta Lutxi Fonseka: Larrabetxuko Emakume Cup-eko txapelketa irabazi dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario