martes, 22 de noviembre de 2016

GAUR EGUNGO EGOERA

1980ko uztailaren 17an jokatu zen azken erraketa-partida Madrid pilotalekuan. Harrezkeroztik, pilota jokamolde hura desagertu egin zen. Hala ere, emakumeak pilotan (palan, zesta-puntan, frontenisen…) jokatzen jarraitu du, emakume jokalarien ehunekoa gizonena baino askoz txikiagoa bada ere.

Horiek horrela, Espainiako Pilota Federazioa (FEP)  buru-belarri ari dira emakumearen eta pilotaren arteko oztopoak desagerrarazteko.


  • 2008an, barneorganigramaren barruan, “Pilota eta Emakumea” batzordea sortu zen.
  • Euskal Herriko Pilota Federazioek “Pilota eta Emakumea” egitarauak ere badituzte.
  • Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak, 2004-05 denboralditik,“Emakumea Pilotari” egitasmoa du martxan20. 
  • Nesken pilota-eskolak sortu dira, urtero “Emakumea Pilotari Eguna” ospatzen da.

http://palakoak.blogspot.com.es/2016/05/10-emakumea-pilotari-eguna-iruran.html


GAUR EGUNGO PILOTARI OSPETSUAK 

  • Maite Ruiz de Larramendi: Brontzesko domina 1994ko Frantziako mundialean, Urrezko domina 1998an Mexikon, Zilarezko domina 2002an Pamplonan, Zilarezko domina Mexikon 2006an, Urrezko domina 2010ean Frantzian (gainera, pilotari hoberena izendatu zuten) eta 2014an Mexikon zilarezko domina. 
12 -10-2010 (Carlos Zuluaga)

  • Iratxe Ibarra eta Lutxi Fonseka: Larrabetxuko Emakume Cup-eko txapelketa irabazi dute.

lunes, 21 de noviembre de 2016

ERREFERENTZIAK

BLOGAK ETA WEB ORRIAK:
http://www.laspelotaris.com/la-historia/ Un cortometraje documental de ANDRÉS SALABERRI PUEYO y DANIEL BURGUI IGUZKIZA en Coproducción con EN BUEN SITIO

http://www.lehendakaritza.ejgv.euskadi.eus/contenidos/informacion/06_revista_euskaletxeak/es_ee/adjuntos/74_c.pdf  La pelota vasca de favorece desde la base. 10-11-16

http://www.laspelotaris.com/la-historia/  Las pelotaris. 10-11-16

http://especiales.diariodenavarra.es/pelotaris/ Diario de Navarra. Aldatze el primer club de pelota mano femenino en Panplona. 10-11-16.

https://pelotavascaenmadrid.wordpress.com/las-raquetistas/ La pelota vasca en Madrid. Las Raquetistas. 12-11-16



http://www.bakio.com/exposicion-sobre-mujer-y-pelota-vasca-en-el-txakolingune/ Bakio.com Exposición sobre "Mujer y Pelota Vasca" en el Txakolingune 6-7-2015. 12-10-15

ELKARRIZKETA: 

http://www.noticiasdenavarra.com/2014/12/08/deportes/otros-deportes/maite-ruiz-de-larramendi-restariamos-mejor-en-casa-con-unas-gallinas-para-que-no-nos-las-quitase-ni-el-zorror  Noticias de Navarra. Maite Ruiz de Larramendi: "Estaríamos mejor en casa con unas gallinas para que no nos las quitase ni el zorro" Jorge Zarranz-en entrebista. 8-12-2014. 14-10-16



ALDIZKARI BATEKO ARTIKULUA:

http://www.noticiasdenavarra.com/2015/10/08/deportes/pelota/las-pelotaris-a-escena El idario de Nvarra. La pelotaris a escena

http://www.eldiario.es/norte/navarra/ultima_hora/pelota-vasca_0_299920287.html El diario.es Ellas y la Pelota Vasca. 07/09/2014 - Garikoitz Montañés. 10-11-16.

http://elpais.com/elpais/2016/01/25/mujeres/1453698000_145369.html El pais. Las pelotaris, de pioneras al olvido.  12-11-16
http://www.deia.com/2015/02/28/deportes/pelota/agua-en-el-deierto Dia.com Las chicas por fin salen a la cancha. Igor g.Vico. 28-02-2015. 12-10-16 
http://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2016/03/10/emakume-cup-eko-txapela-eraman-du-iratxe-ibarrak/ Hitza. Emakume Cup-eko txapelketa eraman du Iratxe Ibarrak.  Mar 10, 2016. 14-10-16
BIDEOAK

https://youtu.be/r_ikdKbptCI Las pelotaris dokumentala, trailerra.

KONTAKTUA


Gurekin kontaktatu nahi izanez gero:

Sabino Arana Kalea, 25 48640 - Berango (BI)
 946682604



Frontón Municipal  Sopelana


EMAIL: uribekostakopilotariak@gmail.com
twiter: @uribekostapilotan
instagram:@uribekostapilotan_4

TELEFONOA: 944327588
                      618758964

"LAS PELOTARIS" DOKUMENTALA


"La pelotaris", Maite, Alicia, Rosa, Marion, Esther eta euskal pilotan aritzen diren emakume askoren historia da; kirol bat ezezaguna jarraitzen izaten duena, nahiz eta 30 herri baino gehiagotan praktikatu.

Frontoian emakumeek, ilusioa eta sakrifizioa bizitzen dute, baina torneo mundialak eta medallak irabazi harren, haien garaipenak beti dira oharkabeak.
Ez daude emakume profesionalak, ezin dute haien bizitza aurrera eraman frontoarekin soilik, gizonak aldiz, bai.

2014. urteraarte ordea, frontoian kirolari hoberena emakume bat izan zen.
Maite Ruiz de Larramendi Nafartarra 2010. urtean pilotari hoberena izendatua izan zen, bai maskulino zein femeninoan, bere meritoengatik herrialde ezberdineko 500 atletek aukeratu zuten Frantziako Paun, 2010eko Euskal Pilotako munduko txapelketan parte hartu zutenek.

Maitek, 41 urte dituela, kirol honetan dana irabazi du, modalitate ezberdineko txapelketak, kontinentalak, nazionalak eta internazionalak. Munduko hoberena izen da birritan, baina soldata hospitalean egiten duen lanagatik iristen zaio, radiodiagnostiko teknikari izanda. Eta entrenamenduetarako denbora ahal duen lekutik atera behar du.

2014an irailan, Maite Mexikoko Zinacantepec-era, non Euskal pilotako munduko txapelketa ospatzen hari zen, bidaiatu zuen, bere munduko txapeldunaren tituloa berrizteko. Non emakume askok, lehiatu egiten dute gizonezko unibertso honetan. Urrea da emakumeek lortu ahal duten zaririk handiena munduko txapeklketa batean.

“Jendea ikusten duzunean benekotasun eta grina horrekin kontagiatu egiten zaizu. Ea dokumentalak horrelako galderak berriro ez galdetzeko balio duen: ¿ Baina neskak pilotan haritzen zarete? Ez dugu ezer asmatu, dena naturala da eta “pureza” horretaz gozatu ahal izan dugu.
PAMPLONA.-“LAS PELOTARIS” Otsailaren 14an sortua. (Daniel Burgui eta Andres Salaberri produktoreak; Jokin Pascual argazkilari nagusia.Dokumentalaren ideia Burguiren, Leitzara egindako bidai baten ondoren sortu zen, non interesgarria eta askorentzako ezezaguna zen gai bat aurkitu zuen. “Leitzako eta Goizuetako txapelei buruz dokumental bat egitetik Leitzatik bueltatzen ari nintzela, Txoperari galdetu nion ea zer zen harroen jartzen ziona, eta berak erantzun zidan, zegoen neska eskola zela, emaitza oso onak izan zituztela. Pertsona bat horretaz oso interesatuta dagoela ikusten duzunean, konturatzen zara, badagoela zerbait ezagutzen ez duguna. Orduan, Andresekin eta Jvier Leoné-rekin (Diario de noticiaseko periodista),ideia zabaldu nuen eta Javierrek Maite aurkeztu zigun, Munduko azken txapelketako pilotaririk hoberena”.

Ideia zabaldu ondoren, aurretik izugarrizko aukera zutela konturatu ziren. “ Egiteko momento egokia agertu zen. Alde batetik, raketarekin aritzen direnak eta hauen historia gertatzeko zorian dago nagusiak direlako eta gainera munduko txapelketa bat zegoen, eta hau pilotarien jarraitzaileen eta gehien bat emakumeen nahia zen. Hoberenak genituen, urteak betetzen jarraitzen zituztenak; hurrengo txapelketara itxaron behar ba genuen lau urte itxaron behar genituen eta indarra galtzen zuen. Ez da berdina munduko txapelketa bat kontatzea edo tokiko torneoak. Orain edo inoiz bat izan zen.


Munduko txapelketa sinatu ahal izateko aukerarekin, dokumentalak pilota femeninoa historia unibertsala bezala erakustea lortzen du. “ Ez da da Maiterekin gertatzen den tokiko ezer”, horregatik Canadako, Estatu Batuetako , Brasileko… jendea erakustea ere lortu zuten. Honek baieztatzen du emakumeak pilotan haritzen direla eta kirol hau munduan zehar praktikatzen dela, nahiz eta hemen jakin ez.


Maite Ruiz de Larramendi, Europako eta munduko txapelduna eta pilotaría txikitatik, esperientzia hau bizi izan du intentsitate handiarekin. “Bizi dudan guztia kontatu diet eta haiek, hasi baino lehen informatuak, gauza asko ere erakutsi dizkidate. Alicia W. Fosterri buruz entzun nuen, norteamerikako zestapunta jokalaria, baina Dani eta Andresen ideiari esker, bere historia hobeto ezagutu ahal izan dut” esan zuen pilotariak.




BILAKAERA

EUSKAL PILOTARI EMAKUMEEN HISTORIA

Antzinatik jokatu da pilotan, hainbat jokamoldetan, munduan barrena, eta jokoak Euskal Herrian lortu du osperik handiena. Sortu zenetik, gizonarekin lotuta egon da eta, hortaz, pilotalekuak gizonezkoen lekuak izan ohi dira beti. Hala eta guztiz ere, emakumeek ere hartu dute parte pilota jokoan aspaldidanik, eta, hain zuzen ere, erraketa jokoan espezializatu ziren eta lortu zituzten lorpen handienak.
·      
  •              María Unzuetak izan zen lehen emakume pilotaría (zesta-puntako espezialitatean), inoiz profesional izan ez bazen ere. Eibarren (Gipuzkoa)jaio zen, 1878an, eta, hamabost urte zituela, Bilboko eta Madrilgo pilotaleku profesionaletan saioak egiten zituen.

  • Lehenengo erraketista profesionalak. 1917an hamasei erraketistak osaturiko talde batek Madrilgo Cedaceros pilotalekuan aurkeztu zuen bere burua jendaurrean.
http://www.revistalideras.com/las-cinco-magnificas-las-pelotaris-que-cambiaron-la-historia-del-deporte-femenino/
http://mugalari.info/2015/03/08/8m-maria-unzueta-la-primera-mujer-que-jugo-cesta/


Ildefonso Anabitarte (1878-1937) zestalari ospetsu eta empresaburuari esker arraskaste haundia izan zuen jokuko aldaketa batzuk eginda (kantxako neurri aldaketa, pilotaren pisua…), gainera, bultzatu zuen erraketa jokoa Atlantikoz bestaldera. Erraketistek pilotajasotzaile eta pilota-saskiaren arduradun bezala hasten zuten jardunbidea.

http://nekanevado.blogspot.com.es/2015/03/cesta-punta-y-raquetistas-vascas.html


JANSKERA

  • ·    20ko eta 30eko hamarkadetan, bernaraino iristen ziren erraketisten gonak, eta galtzerdi zuriak eta xingola batez orkatilari loturiko txapinak zeramatzaten. Janzkera erraketistaren arabera aldatzen zen, ez baitzegoen janzkera ofizialik.


  • ·         40ko hamarkadan, Moscardó jenerala Euskadiko Pilota Federazio sortu berriran aldaketak egin zituen. Gonak orkatileraino eta alkandoren mahukak ukondoraino luzatzeko agindu zuen. Kirola egiteko deserosoa zen.


  • ·         50eko hamarkadan murrizketa horiek kendu egin ziren; garai hartan gonak belauneraino iristen ziren eta alkandora batzuk mahuka gabeak ziren. Popelina erabili ohi zen, oihal hori arina zenez, primeran egokitzen zelako kirol egiteko.


  • ·         70eko eta 80ko hamarkadetan, gonaren luzera moztuz joan zen, erraketisten mugimenduekin bat etortzeko.

http://deportes.elpais.com/deportes/2015/03/02/actualidad/1425312964_683644.html

http://deportes.elpais.com/deportes/2015/03/02/actualidad/1425312964_683644.html

http://deportes.elpais.com/deportes/2012/07/08/actualidad/1341762469_166895.html




BEHERAKADA
  • ·         40ko hamarkadan Euskal Pilotaren Espainiako Federazioa sortu zen (Moscardó jeneralaren zuzendaritzapean). Jeneralaren ustez, erraketa jokoan jokatzea ez zen egokia emakumearentzat eta jokoa erakusten zuten pilotalekuak ixteko agindua eman zuen. Agindu hark ezinegona eragin zuen eta, azkenean, pilotalekuak ez ixtea lortu zen, baina berriak zabaltzea eta federaziolizentzia berriak ematea debekatu egin zen.

    ·         Gil Moscardó ordezkatu zuen  eta José Antonio Elola Olaso Gorputz Hezkuntza eta Kirol Ministerioaren ardura hartu zuen. Murrizketak kendu egin ziren baina ez zen garaien goieneko aldia berreskuratzea lortu, zeren eta gizartea aldatu egin zen.
    http://librosmelior.org/historia/general-moscardo-sin-novedad-en-el-alcazar-b-gomez-oliveros-ref9916.html#.WDV7ZObhDIU

    SUSPERTZEA

    Euskal pilotalekuetan erraketa jokoa gutxitan jokatu bazen ere, Eibar, Tolosa edo Mutrikuko (Gipuzkoa) eskoletan biltzen zituzten jokalariak, arrakasta haundia lortu egin zuten.  

    ·         Eugenia Iriondo Astarloa (1901-1983), Eibarresa, izan zen lehen gailenetako bat.

    ·         La Bolche, erraketista ospetsuenetako bat izan zen. 1929an egin zuen debuta, Madrid pilotalekuan. “Boltxebikea balitz bezala jabetzen zen kantxaz…”, horregatik ezizenaren zergatia.

  • ·         Jokalaririk bikainena, María Antonia Uzcundu (1927-2008), Chiquita de Anoeta, izan zen.  Esku pilotan eta palan jokatu zuen, erraketa bat oparitu zioten arte.
    Erraketa jokoan jokatzeari ekin zion, eta hogeita zortzi urtez egon zen profesional bezala.
      
http://www.euskomedia.org/aunamendi/136926

  • ·         Agustina Otaola (Errenteria, Gipuzkoa,1931). Madrid pilotalekuan profesional bezala debuta egiteko federazio-lizentzia 1946an lortu zuen. “Irura” garai guztietako hiru erraketista bikainetako bat izan zen, “Chiquita de Anoeta” eta Agustina Otaola jokalariekin batera.
http://www.oficiostradicionales.net/es/deporte/raquetistas/mari_carmen.asp

http://herribizia.errenteria.eus/es/2015/07/24/homenaje-a-las-mujeres-raquetistas/




EUSKAL PILOTAREN JAIALDIA

Euskal pilota euskal lurraldeetan kirol minoritarioa da, futbola edo saskibaloia bezalako kirolek garrantzia sozial handiagoa baitute. Kirol herrikoia eta tradizionala daukagu gure euskal pilota, eta gure kulturaren zati garrantsitzu bat dela argi dago. Belaunaldiz belaunaldi kirol edo joko hau igaroz joan da, gaur eguneko egoerara ailegatu arte. Euskal pilotaren historiaz hitz egitean gizonezkoekin lotu ohi dugu ezbairik gabe, baina gaur egun hori aldatuz doala esan beharra dago. Emakumea pilotari izeneko proiektua habian jarri egin zen, eta munduari ezagutarazteko hainbat ekimen antolatu egin dituzte. Horietako bat emakumea pilotari eguna izango litzateke, hauen presentzia euskal pilotan handitzeko asmoz antolatua izan dena urte batzuetan zehar. Esan beharra dago, pasadan urtean Larrabetzun ospatu zela eta sekulako arrakasta izan zuela, komunikabide nagusietan agertu baitzen. Hura, Txokoan pilota elakrteak antolatu egin zuen.

Txkoan, Larrabetzu.org webgunea.
Hauxe eredutzat hartuz, Uribe Kostako pilota klubek, emakumea eta euskal pilota gehiago lotzeko asmoz, euskal pilotaren jaialdia antolatu egin dugu APIRILAREN 25-EAN. Bertara jende pilotazalea zein pilota ezagutzen ez duena hurbildu daiteke, sustapenean oinarrituko baita. Hori lortzeko, eta gure kirolean ahalik eta jende gehien izateko, hainbat ekitaldi antolatu ditugu egunean zehar. Jaialdia Sopelan izango da.

  • Goizez, umeen pilota partiduez gozatu ahal izango du etortzen den orok. Eta ondoren, esku pilotako pilota bat egiteko aukera izango du nahi duenak tailer baten bidez.
  • Eguerdian, bazkari herrikoi bat antolatu dugu Sopelako herriko plazan (frontoi parean dago). 10€-ko prezioa izango du, eta indabada batez eta txahalki batez osatua egongo da, postrea barne noski.
  • Arratsaldean, gazte mailako pilotariak harituko dira. Bertan esku pilotaz gain, Euskal lurralde desberdinetako gazte desberdinak datoz modalitate desberdinetan jolastera. Zesta puntua, Erremontea, Joko garbiko xistera.... 
          Aldi berean, Maite Ruiz de Larramendi pilotariak bere bizitzari buruzko hitzaldi bat eskeiniko             digu.
eldiario.es webgunea.

  • Eguna amaitzeko, II. emakume cup-ean parte hartu zuten emakume pilotariak datoz, goi mailako esku pilota partidu bat jolasteko asmoz. Behean ikus ditzazkezue pasadan urteko partiduak.                                                                                                                                                                                                        
  • Ondoren sari banaketa eta musika girotua egongo da, eguna behar den bezala buka dezagun!
Bizkaiko eusko pilota federakuntza, You Tube kanala.
Beraz, euskal pilota eta euskal kultura bultzatu nahi izan eskero, hurbildu zaitez APIRILAREN 25ean Sopelara!! Ez zara damutuko eta zure laguntza beharrezkoa da!!



SUSTAPEN PLANGINTZA




Kanpo-harremanak

      Duela gutxirarte, Euskal Pilotak izugarrizko pisua izan zuen Euskal Kirolean. Egun ordea, jarduleen kopurua orokorrean asko murriztu egin da, eta gainera, emakumea Euskal Pilotan aritzea oso komuna ez izateak are gehiago zaildu du emakumezkoen barneratzea.

    Egoera honi aurre egiteko, pilotari emakumezko baten irudia nolabait normalizatu eta zabaldu beharra dugu.  Izan ere, oraindik ere toki askotan ikusten den “gizonezkoen kirolaren” ideia ezabatzea ezinbestekoa da, pentsaera horrek neska asko Euskal Pilotatik aldentzen ditu eta.

    Modu honetan, Euskal Pilotan jolasten duten  emakumkezko pilotariak badirela erakustea da gure helburua, batez ere gazteengan “emakumea pilotari” ideia zabal dadin. Horretarako, Uribekostako ikastetxeei eskaera fromal bat egin zaie aipatutako helburua duten hitzaldiak emateko, posiblea bada, proiektuaren aldeko emakumezko pilotari profesionalen kolaborazioarekin.
     
Entrenamendu plana

Modalitateak eta antolakuntza

        Praktikatuko diren modalitateei dagokionez, Euskal Pilotako modalitate asko galtzen ari direla jakinda eta eskura ditugun instalazioak kontuan harturta, frontoi motzean zein luzean praktikatzen diren jokamolde guztiak proposatuko dira denboraldia hasi baino lehen: eskupilotakloak, palakoak, xisterakoak, joko garbia, erremontea eta frontenisa.

Ondoren, lau partaide edo gehiago dituzten modalitateak aurrera eramango dira, Bizkaiko Euskal Pilotako Federazioak eta Uribekostako udaletxeek babestuak. Erakundea beraz, guztiz publikoa izango da, inolako intres ekonomiko partikularrak bilatzen dituena, soilik Euskal Pilotaren eta konkretuki emekumezkoen barneratzea bilatzen duena.

Emakumeen partaidetza are gehiago sustatzeko, binakako jokamoldeetan bikote mistoak onartuko dira, nahiz eta gero partidu ofizialak jokatzeko aukerarik ez izan. 

Ariketak 

Entrenamenduari begira, kategorien zein jokalarien mailaren araberako ariketak egiteko konpromesua hartzen dugu, ludikotasunean eta interakzioan oinarritutako entrenamenduen bidez pilotarien jokatzeko eta hobetzeko nahia bermatuz. Era berean, modelo horizontal bat erabiliko da, kirol joko ezberdinak erabiliz. 

             Irizpide honekin jarraiki, entrenamneduan egingo diren ariketak lau alditan sailka ditzakegu:
  • Lehenego aldikoak: Pilotan lehen aldiz aritzen diren eta honen ezaugarriak (materiala, kokapena, arauak...) ezagutzen ez dituzten jokalarientzat orientatuak. Gehienak jarduera psikomotorrak edo laguntasunezkoak izango dira, adibidez, pilotaren botea ezagutzeko ariketak.
  • Bigarren aldikoak: Jarduleak pilotarekin lehenengo kontaktua euki eta gero, denboraren eta espazioaren kudeaketarako ariketak egingo dira, jarduera gehienak laguntasunezkoak izango direlarik. Era hoentan, pilota frontisaren zonalde jakin batera botazea ariketa apropos bat izango litzateke adibidez. 
  • Hirugarren aldikoak: Espazioa eta denbora kontrolpean eukita, aurakriaren zihurgabetasuna, kodifikazioa eta deskodifikazioa ezagutzea garrantzitsua da. Horretarako, joko moladtuak  edo bat baten kontarko partiduak egingo dira.
  • Laugarren aldikoak: Aurreko faktore guztiak kontrolpean izanda, binakako jokamoldeetan kidearekin ondo konplementzatzeak eta errolak ezagutzeak berebiziko garratzia du, taldeko dueluen bitartez hobetu daitekeena. 


Instalazioak

Honakoak dira entrenamendu zein partiduetan erabiliko diren frontoiak (guztiak estaliak):  

Frontoi motzak

Hauetan, eskupilotako modalitateak, pala motza, larruzko paleta, gomazko paleta, joko garbia eta frontenisa praktikatuko da, beti ere modalitate hauetarako taldeak sortu badira:
·       
        Gorlizko Frontoi Munizipala.  
·              Sopelako Frontoi Munizipala.
·              Urdulizeko Frontoi Munizipala.
·              Berangoko Frontoi Munizipala.

Frontoi luzea

Kasu honetan, frontoi luze bakarra dago eskuragarri, eta honetan, pala banaka, binaka, zesta punta banaka, binaka eta erremontea praktikatuko da:
·       
         Plentzaiko Jai-Alai Frontoia.

Giza baliabideak

Proiektua aurrera eramateko beharrezkoak izango diren pertsona eta material kopurua, sortutako talde kopuruaren araberakoa izango da. Jadanik, eskupilotan eta palan jarduteko prest dauden entrenatzaileak aurkitu ditugu, baina esan bezala, ateratzen diren talde eta modalitateen arabera kontratatuko dira.

Entrenatzaileetaz aparte, Uribekostako talde berri hauen koordinatzailea aipatutako udalek hautatuko dute, haren betebeharra entrenamenduen eta partiduen ordutegia eta jokalekua eta egite administratiboak kudeatzea izango delarik. Baita ere,  instalakuntzen mantenimendurako loangileak kontratatuko dira.   

Tarifak

Esan bezala, proiektuak ez du inolako asmo ekonomikorik. Izan ere, Sopelako, Urdulizeko, Berangoko, Plentziako eta Gorlizeko udalek aurreikusitako eta sor daitezkeen gastuak arautu, eta hauek ordaintzea hitzeman dute (entrenatzaileen eta garbitzaileen soldatak, gastu elektrikoa, eta beharrezkoa izango den material berria barene).

Denboraldi bakoitzeko: 80€

Diru osoa partiduetarako ekipazioa erosteko erabiliko da, kirol-jartseak eta horrelakoak hautazkoak izango direlarik.

Nola apuntatu?

Euskal Pilotan jarduteari ekin nahi badiozu, Sopelako, Udulizeko, Berangoko, Plentziako edo Gorlizeko udaletxeetara joan baino ez duzu. Han, eskarea-orri bat bete aritu nahi zaren jokamoldea zehaztuz, eta kito!


Irailaren 8an, blog honetan  eta udaletxeetan sortutako taldeen eta hauen partaideen zerrenda publikatuko da, baita entrenamenduen ordutegiak ere. 

































SARRERA

Euskal pilota gure kulturaren zati bat dela argi dago. Futbola eta beste kirol gehienak ez bezala, denbora luzean zehar jolastu izan dugu euskaldunok. Horregatik, kirola zaindu eta maitatu beharra daukagu, denok jolastuz eta denok zainduz. Hala ere, esan beharra dago emakumeek ez dutela historian zehar merezi adina eta behar adina protagonismo izan, euskal pilota beti gizonekin erlazionatua egon baita. Egoera hau azken urteotako hainbat proiekturen ondorioz hobetzen joan dela esan genezake, baina lan luzea eta handia daukagu egiteko.  Gipuzkoan, emakumea pilotari izeneko elkartea sortu egin da eta pixkanaka pauso garrantsitzu sendoak ematen ari dira. Hona hemen proposatu duten proiektua edo egitasmoa:

Emakume pilotariak, YouTube kanala.
Proiektu horri lurralde desberdin batean jarraitasuna emateko asmoz, Uribe Kostako pilotazale ezberdinak batu gara, zonaldeko emakumeen lehen euskal pilota elkartea sortzeko. Guk gure aportazio nimiño hau aurrera atera nahi dugu, emakumeek gizonezkoek bezala euskal pilotaz gozatzeko. Lagundu gaitzazue euskal pilota dibertsifikatzen!

EGILEAK: Markel Diaz, Ane Akarregi, Ania Rio eta Ander Arrate.